Ate irekiak ikastolan: etorri eta ikasi

21/11/2016

Azaroaren 22an, 25ean eta 26an ikastolak ekitaldi desberdinak antolatu ditu gure ikastola barrutik ezagutu ditzazuen.

Azaroaren 22an, konpetentzietan oinarritutako hezkuntza proiektua, EKI, ezagutzeko aukera duzue. Gelan sartu eta irakasleak eta ikasleak lana nola egiten duten gelan bertan ikus dezakezue.
Egun berdinean, arratsaldean, XXI. mendeko erronka baten inguruko hitzaldia izango dugu:“Ikasle digitaletik hiritar digitalera”. Ikastolen Elkarteko Josune Gereka, konpetentzia digitalean aditua, erronkaren nondik norakoak eta proiektuaren helburuak azalduko dizkigu. Solasaldi interesgarria benetan!

Azaroaren 25ean eta 26an, bisita gidatuak izango dira. Ikastolako zirrikitu guztiak ikusteko aukera izango duzue eta Bioeraikinaren eta Pedagogia Aktiboaren azalpenak emango dira.

Animatu zaitezte eta etorri!

 

ate irekien gonbidapena

ate irekiak ikastolan1

 

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.