Azken berriak, Uncategorized @eu

Harpidetu gure blogetara

Posted at 2016-11-15 » By : » Categories : Azken berriak,Uncategorized @eu » 0 Comment

Ikastola komunikazio bide berriak garatzen eta egonkortzen ari da. Blogak dira honen erakusle.

Zertarako balio dute blogek? Kasuan kasu, proiektuak edota ikastalde bakoitzak egiten dituen ekintzak partekatzeko. Leiho horren bidez egunerokotasunari bidea emateko eta ikastolatik etxeetara zabaltzeko.

Nola jarraitu blogetako informazioa? Horretarako egokiena harpidetzea da. Hau da, blogean zerbait argitaratzerakoan automatikoki korreo elektronikoan jasotzea.

Interesturik egonez gero, jarraitu pausu hauek:
elorriokoikastola.eus webgunean blog atalean, ikastolak dituen blogak agertzen dira.
– Hauek dira ditugun blogak: Bizikidetza, Agenda21, Euskaraz Bizi, HH, LH1.zikloa, LH2.zikloa, LH3.zikloa, DBH1.zikloa eta DBH2.zikloa
– Aukeratzen duzuen blogara sartu (gainean klikatuz nahikoa da) eta Harpidetu kutxatxoan zuen helbide elektronikoa jarri. Bukaeran “submit” klikatu.
– Zuen korreo elektronikoan mezu bat jasoko duzue, eta onartu egin beharko duzue.
– Listo! Hemendik aurrera blogean argitaratzen diren mezuen berri zuzenean izango dituzue korreoan.

Oharrak:
– Nahi dituzuen eta nahi dituzuen beste blogetara harpidetu zaitezkete.
– Harpidetza edozein momentuan eten daiteke.
– Edozein zalantzetarako jarri gurekin harremanetan.

Animatu!

 

 

Facebooktwitterpinterestlinkedinby feather

Comments are closed.