Ikastolak bi proiektu berezi burutzen ditu DBHko ikasleekin bereziki. Nazioarteko proiektuak.
Alde batetik, Europako beste ikastetxe batekin elkartruke proiektua eta bestetik Sahara proiektua. Bi proiektuek ikasleak pertsona bezala bere osotasunean heztea dute helburu eta etorkizunean gure gizarteko eragile izango diren ikasleak prestatzea.
Helburu orokorrak berdinak izanda, helburu zehatzak desberdinak dira noski eta oraingo honetan elkartrukeko helburuak betetzea izan dugu hizpide. Horretarako urriaren 17tik 22ra Poloniako Gymnasium 4 ikastetxeko 12 ikasle eta 2 irakasle izan ditugu gure artean. Hainbat ekintza burutu dituzte elkarrekin: Gaztelugatxe, Donostia, Bilbo eta noski Elorrioko bazterrak ezagutzeko aukera bikaina izan da.
Haien bisitarekin gure helburuak bete ditugu, hala nola kultura desberdinak ezagutzea, haien arteko bizipenak trukatzea eta nola ez ingelesez komunikazioa bultzatzea.
Gure txanda maiatzaren 8tik 13ra izango da, Poloniako Inowroclaw herrira bisita eginez.