Turkuko Unibertsitatean prestakuntza saio trinko bat jaso dute zazpi irakaslek, KiVa programaren Ikastolen Elkarteko koordinatzaile Ageda Laraudogoitiak eta beste sei eskualde koordinatzaileek.
Eskola jazarpenaren aurkako programa arrakastatsu hau geletan inplementatuko dugun 52 ikastolatako irakasleok jaso ditugu formazio saioak. Beraz, “KiVa ikastola” izateko lehen urratsak eman ditugu.
Urtarrilean inplementatuko dugu geletan KiVa programa.
Ageda Laraudogoitiarekin solasaldia bideo honetan.