2016/12/19

Bloga komunikatzeko bidea da horregatik, ikastolan, egiten diren ekintzen berri emateko erabiltzen ari gara. Zikloka antolatuta daude ikastolako blogak eta bertan egin direnen ekintzak eta argazkiak dituzue: postetxera irteera, erakusketak, antzespenak…

Hona hemen azken asteko berri batzuen adibidea.

Postetxera bidaia: Postalak egin, idatzi, helbideak jarri eta gutun azalean sartu ondoren postetxerako bidea hartu zuten HHkoek. Pozik eta kuriositate handiarekin joan ziren denak. Orain etxean jasotzea baino ez da falta, gutunen magiaz liluratuta gera daitezen!! irakurri gehiago

Erdi Aroa Elorrion: Lehen unitatean zehar Erdi Aroa aztertzeko aukera izan dute DBHkoek: ohiturak, estamentuak, lanbideak… Hori guztia borobiltzeko ikasleek egoera desberdinetan oinarritutako antzezpen txikiak prestatu dituzte horiek LH 1-2-3ko ikasleei erakusteko. Ondoren, gaiari bukaera emateko, LH 2koekin batera kalera irten dira, Elorrion Erdi Aroak utzitako ondareak behatzeko eta ikasitakoa elkarri erakusteko. irakurri gehiago

Benetako Pirata liburua irakurri ostean, Arrate Egaña ezagutzeko aukera izan dute LH5-6koek. Ikasleak jaio baino lehenago idatzi zuen liburuaren nondik-norakoak azaltzen zebilen une batean ilustrazioak ere berak egindakoak direla jakin dute!  Txaplatarik gabeko pirata handi bat da! irakurri gehiago

    Ez galdu aukera eta harpidetu zaitezte interesatzen zaizuen blogetara denen berri izateko!