Ebaluaziotik hezkuntza-berrikuntzara: Txintxirriko esperientzia

2016/12/9

Ikastola erronka berrietan murgildurik dabil eta azken ikasturteetan ebaluazioari ekin dio. Konpetentzietan oinarritutako pedagogia aktiboa helburu izanik, nola eta zertarako ebaluatu aztertzen ari da ikastola, lan talde desberdinetan, eta hainbat urrats aurrerakoi ere eman ditu.
HUHEZIk ebaluazioaren inguruan ateratako monografikoan ikastolaren esperientzia agertzen da, ikaslea ebaluatzetik testuingurua ebaluatzeko emandako urratsak hain zuzen ere.

Ebaluazioa Haur Hezkuntzan: paradigma aldaketa
Zer eta nola ebaluatu? Nola neurtu ikaslearen garapena? Nola jakin aurrez ezarritako helburuak betetzen diren? Eta hori dena zertarako? Zer lortu nahi da ebaluazioarekin?
Horren guztiaren inguruan hausnartzeko eta ebaluazioa ulertzeko moduan ikuspegi berri bat proposatzeko “Ebaluazioa Haur Hezkuntzan: paradigma aldaketa” izeneko lana prestatu dute Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Alexander Barandiaran eta Iñaki Larrea irakasleek. Ikaslea ebaluatzen duen paradigmatik testuingurua ebaluatuko duen paradigmara nola igaro aztertzen dute bertan.

 

 

 

Monografikoan aurkibidea:                                                                     http://www.hikhasi.eus/albistea.php?id=1300
Hitzaurrea
1. Ebaluazioa gaur egunera arte
2. Ebaluaziorako oztopoak
3. Gure ebaluazio-paradigmaren abiapuntua:
a. Haur Hezkuntzaren garrantzia
b. Haur Hezkuntzaren helburuak
c. Haurra
d. Testuingurua: garapen-testuinguru ekologikoa
4. Garapen-testuinguru ekologikoan oinarritutako ebaluazioa
5. Ebaluazioak bildu beharrekoak
6. Ebaluaziotik hezkuntza-berrikuntzara
a. Ondorioak
b. Txintxirri ikastolako esperientzia
7. Erreferentzia bibliografikoak