Sahara eguna

2017/02/20

Ikastolak Amgala elkartasunezko proiektuan lanean darrai eta otsailaren bukaeran burutuko dituen ekintza garrantzitsuen berria eman nahi dizuegu.
– Sahara eguna ikastolan
– Merkadilloa
– Karabana

Otsailaren 21ean, asteartean, ikastolan Sahara eguna ospatuko dugu. Ikasleek “Sahara hitzetan” ekimena osatuko dute. Zertan datza? Ikasleek Sahara hitz bakar batean definituko dute, eta hitz horiek guztiak Sahara herrialdeko mapan kokatuko dituzte. 10:45ean taldeko argazkia aterako dugu.

Ekimenaren bideoa sortuko dugu eta sarean zabalduko da. Hona hemen bideoaren fotograma bat…

Otsailaren 21ean, asteartean,  ELKARTASUNEZKO AZOKA egingo dugu plazan. Jolasak, bitxiak, motxilak, ipuinak, liburuak, bisuteria…..aukera bikaina artikuluak erosteko prezio ezin hobean elkartasunezko proiektuari lagunduz.

 

Otsailaren 22an, asteazkenean, Sahararen aldeko karabana Elorriotik aterako da.
Arratsaldeko 17:30-18:00ak aldera irtengo da Buskantz Kaletik. Zatoz ikustera!

Eskerrik asko janari bilketan parte hartu duzuen guztioi!
Eskerrik asko azokarako materiala eman duzuen guztioi!
Eskerrik asko Amgala proiektua aurrera ateratzen laguntzen diguzuen guztioi!

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.