Ikastolako espazioak ingurune hezitzaile bihurtzeko disziplinarteko proiektu pedagogikoa jarri du martxan ikastolan. Zer nolako gelak/espazioak ditugu? Zer nolakoak nahi ditugu?
Ikastolako irakasleak eta ikasleak prozesu partehartzaile baten bidez gure metologiari egokitzen zaion ikastola diseinatzen hasi dira. Lehenengo urratsean, hausnarketa egin dute egun ikastolan dauden guneen inguruan. Bigarren urratsean nahi ditugun espazioak irudikatu ditugu. Horretarako, maketak, irudiak, ideiak… egin dituzte eta taldeetan solasaldi interesgarriak egin dira. Bakarka egoteko lekuak, taldean lan egiteko guneak…
Prozesu honek fase desberdinak izango ditu, horregatik plan gidaria egiten ari da ikastola. HH bioeraikinaren bigarren fasea, gela guztien berantolaketa….guzti horiek egingo dira baina hasteko irailean ikasturte berriarekin gure pedagogia aktiboari egokitzen zaizkion beste hainbat gune martxan izango ditugu.
Bidea zabaltzen…..pedagogia eta arkitektura lotuz
- Inguratzen gaituzten espazioen eta transmititzen dituzten balioen arteko erlazioa ulertzea eta hausnartzea.
- Ikasleek ikastolarekiko duten identitate-erlazio espaziala lantzea.
- Ikastolako ingurunea eraldatzeko proiektu etiko eta jasangarriak sortzea.