Nazioarteko Elkartrukea 2017

2017/05/16

Maiatzaren 8tik 13ra bitartean DBH3-4ko ikasleek nazioarteko elkartrukean parte hartu dute. Urrian lehen hartu emana izan ostean Poloniara (Inowroclaw) joateko txanda heldu zaie.

6 egun hauetan ekintza desberdinak egiteko aukera izan dute, best

eak beste: Varsovia bisitatu, udaletxean harrera, camping-ean gaua igaro, Torun herrira egun pasa joan… Bisitetan Poloniako historia ikasteaz gain (Royal Palace, Science and Culture Palace) arlo zientifikoa ere landu dute ikasleek ( Science Museum, Astronomy Observatorium).

Arlo gastronomikoa ere ez dute alde batera utzi eta bertako produktuez gozatzeko aukera izateaz gain Gengibrezko gailetak (Muzeum Piernika) egiteko errezeta sekretua ikasi dute gero praktikara eramanez.

Honela elkartruke programa bukatutzat ematen dugu, hasieran ezarritako helburuak bete direla ziurtatuz: Euskal ohiturak Europan zabaltzea, ikasleen nortasuna garatzea, ikasleek atzerriko-hizkuntza gaitasuna hobetzea eta familiek ikastolarekin honelako proiektuetan parte-hartzea eta konpromisoa izatea.