Alvaro Beñaranen ikastaroa ikastolan, urriaren 7an eta 8an. Matrikulatu!

2017/09/24

“Jolasaren garrantzia eta honen islada aurraren garapenean”
Noiz: urriaren 7an eta 8an
Non: Elorrioko Txintxirri Ikastolan
Matrikulatzeko azken eguna urriaren 4a.

Azkeneko urteetan  ELORRIOKO TXINTXIRRI IKASTOLAN paradigma aldaketa garrantzitsu bat eman dugu eta jolasa hartu dugu haurren ikasketa prozesuaren tresna bezala. Pedagogia aktiboarekin haurrek beraien ikasketa prozesuaren jabe bihurtu dira jolas askea ardatz harturik.

Badakigulako, haurra bizirauteko gaitasunez beteriko pertsona dela. gaitasun horiek berezkoak dituela, ez dituela ikasi behar, ez zaizkiola irakasten, soilik garatu egiten ditu modu batera edo bestera eskainiko zaizkion testuinguruaren arabera.

Zein da eskaini behar zaion testuinguru hori? Galdera hori eta paradigma aldaketa honetan laguntza eskaintzeko asmoz, datorren urriaren 7an eta 8an Elorrioko Txintxirri ikastolan elkartuko gara, pedagogia terapeutikoan lizentziatua, Bergarako psikomotrizitate eskolako irakaslea eta ASEFOPeko formatzailea den Alvaro Beñaranen eskutik haurra, gorputza, mugimendua, ekintza eta jolasaren garrantziaz eta zergatiaz hausnartzeko.