50.urteurrenerako kamisetak eta sudaderak

2018/01/14

Ikastolaren 50. urteurrenerako egin ditugun kamiseta eta sudaderak oso politak dira eta, politak izateaz gainera, garbi jokatzen dute ingurunearekin eta langileekin.

Jantziok egiten dituzten lantegietan ez dago umerik lanean eta bertako langileen eta sindikatuen eskubideak errespetatzen dira. Lan-ordutegiak eta bestelako baldintzak zaindu egiten dira eta soldata duinak ordaintzen zaizkie langileei, sexu, ideologia edo bestelako arrazoiengatik inor baztertu edo gutxietsi barik.

Gainera, erabilitako kotoia landaketa ekologikokoa da, ongarri , pestizida edo bestelako gai kimikorik erabili gabe. Beste jantzi batzuetan, berriz, birziklatutako kotoia ere erabiltzen da, guztia ingurunearenganako errespetuz.

Lantegietan ere, koloreztatze, mozte, jozte eta banaketa prozesuetan, inguruneari ahalik eta eraginik txikiena sortzeko ereduak jarraitzen dira.

Elorrioko Txintxirri Ikastolan arduratsu erosten dugu, garbi jokatzen dugu.

    Jarri harremanetan ikastolarekin zurea eskuratzeko!

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Pribatutasunaren laburpena

    Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.