Udako aisialdi eskaintza

2018/03/4

Udako Aisialdi Eskaintzan matrikulatzeko epea zabalik dago. Ikastolen Elkarteko AISIALDI TALDEAK urtero bezala, udaleku eskaintza oparoa dakar.  Egun aproposak izan daitezke hauek udako epelean pentsatzeko eta etxeko txikienen oporrak antolatzen hasteko.

Gazteen nahiak eta etxeko beharrak uztartuz sortu dugu udako katalogoa. Beraz, udako egonaldi aproposena aukeratzeko gonbitea egiten dizuegu zirkular honen bidez.

Bestetik, aholku bat  ere, bide batez: maiatzaren 11ean amaituko da matrikulazioa  baina komenigarriena azkar ibiltzea matrikula egiten, txanda batzuk beste batzuk baino lehenago betetzen direlako.

Udaleku guztien informazio guztia hemen jaso ahal izango duzue:

  • Web atarian: aisialdia.eus
  • Ikastolako harreran.
  • Telefono honetara deituta: 943 369637