Sormening belaunaldi artean

2018/03/14

Belaunaldi ezberdinen arteko sormening ekimenean parte hartu zuten bigarren hezkuntzako ikasleek; gazteen eta nagusien arteko ekimen partehartzailea sormenerako bidea eginez.

Ekimen hau Elorrioko Udaletxeak proposatuta, Onditz Mendizabalen eskutik, SORMENing esperimentaziorako guneak gidatzen du. Oinarritzat sorkuntza jarduerak hartuta, gazteen eta Elorrioko Nagusien elkarteko eta erresidentziako nagusien arteko zubi lana egiteko ekimen partehartzailea izatea du helburu.
Horrela, belaunaldi ezberdineko kideen artean elkar ezagutza, elkar hurbilketa, elkar trukatzea eta sentzibilizazio lana burutzen da.

SORMENing saioan partehartzaileak elkarrekin adierazpen plastiko eta artistikoaz gozatzeko eta sormenerako bidea ekiteko aukera izan zuten. Elkarrekin, bakarka, taldeka… margoekin jolastuz eta esperimentatuz elkarrekin esperientzia atsegin eta aberesgarria izateko aukera polita eta atsegina izan zuten.

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.