Udal foroa eta eskolen arteko foroa

24/04/2018

Astearte goizean, apirilaren 23an, eskolen arteko foroan parte hartu du ikastolak. Bertan ekonomia zirkularra landu dugu eta horren baitan, 5. edukiontziaren erabilera aztertu, konpromisoak hartu eta udal fororako hobekuntzak proposatu ditugu besteak beste. Ondoren, proposamen horiekin udaletxera joan gara eta bertan antolatu den udal foroan, iaz udalari luzatutako proposamenen erantzunak jaso eta aurten atera ditugunekin solasaldi bat izateko aukera izan dugu.

Foroan alkateaz gain, ingurumen teknikaria, amankomunazgoko teknikaria, ingurugelako arduraduna, Ortzadar elkarteko arduraduna eta ikastetxeetako EKO ordezkariak egon gara.

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.