Ikastolak, azken urteetan, urrats handiak eman ditu konpetentzietan oinarritutako hezkuntzan. Ikaslea ardatz izanik, bere ikaskuntzaren protagonista izatea dugu helburu. Nola? Autorregulatzen, ebaluazio hezigarriaren bidez….
Helburua haurrak egoera ezberdinetan jartzea da, egoera errealetan, gero arrazonamendu deduktiboaren bitartez euren ondorioetara ailegatzeko. Manipulatu eta esperimentatu, ondoren abstrakziora pasatzeko. Material ezberdinak manipulatuz oinarrizko ezagutzak eraikitzea.
Ikastearen magia berreskuratzea. HHn eta LHn jolas dibertigarrien bidez, erronka txikiak gainditzen joatea eta DBHn ikerketa eta miatze jardueren bidez. Kuriositatea, esperimentatzeko gaitasuna, izaera kritikoa, elkarrekin ikasi, ekintzailetasuna… indartzea. Egiten dena ulertzea.