Azken berriak

Lau eskola Elorrioko ikasleen guraso sarea ehuntzen

Posted at 2019-02-07 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment

Herri aberatsa da Elorrio arlo askotan. Jatorri, kultura eta ohitura ezberdinetako herritarrak, ondare historiko ikusgarria, inguru natural
paregabea, kultura eskaintza itzela… eta lau hezkuntza eredu!


Herri handia izan ez arren, Elorrion aukera ugari dugu hezkuntzan. Eredu bakoitzak bere jatorri, historia eta ezaugarri propioak ditu, noski, baina oinarri-oinarrizko gaietan guztiok gatoz bat: euskal hizkuntza eta ohiturak,
kalitatezko hezkuntza eta ikasleen ongizatea ditugu guztiok ardatz, besteak-beste.

Eredu bakoitzeko gurasook urteak daramatza gu denetariko ekintzak antolatzen. Irteera eta txangoak, hitzaldi eta ikastaroak, jaialdi eta
ikuskizunak… Hainbat eta hainbat ekimen ikasturte guztietan.
Azkeneko urteotan, Elorrioko Udalak akuilu lanak eginda eta diruz lagunduta, guztion artean ekimen ezberdinak garatzen hasi gara
eta, bide horretan sakontzeko asmoz, Elorrioko ikastetxeetako gurasook berriki LAU ESKOLA taldea sortu dugu.

Oraingo honetan irudi bateratua aurkeztu nahi dugu. Gakoa, sorkuntza eta komunikazio estudioak egindako logoak oso ondo adierazten du gure izaera, guztiok elkarlanean guraso eta ikasleentzako ekimen denetarikoak
egitearena alegia.
Orain dela gutxi herriko DBHko ikasle guztiak batu genituen Arriola antzokian ingelesezko antzezlanak ikus zitzaten eta beste deialdi batekin gatozkizue orain.

Otsailaren 24an Txitxiburduntzi egunaospatuko dugu denon artean. Plazatik irten eta, Elorrioko natur bideetan zehar ibilalditxo bat egin ostean, txorizoak erre eta hamaiketako ederra egiteko aukera izango dute Elorrioko ikasle eta guraso guztiek.
Ikasturtean zehar egingo ditugun bestelako deialdien berri ere emango dugu ekimenak antolatzen goazen heinean. Animatu zaitezte, beraz, eta parte hartu ezazue LAU ESKOLAk eginiko deialdietan!

Facebooktwitterpinterestlinkedinby feather

Comments are closed.