21. Korrikaren unitate didaktikoak aurkeztu dituzte AEK-k eta Ikastolen Elkarteak

2019/03/2

Korrikaren edukiak lantzeko unitate didaktikoa aurkeztu dute Korrikako eta Ikastolen Elkarteko arduradunek. Hemen duzue unitate didaktikora joateko lotura.

Unitateak hezkuntza formalaren etapa guztiak hartzen ditu, Haur Hezkuntzatik 18 urtera bitartean, eta lehen aldiz aukera izango da osorik on-line lantzeko, horretarako sortu duten webgunean. Orain arte bezala, paperean deskargatzeko aukera ere izango da webgune horretan bertan.

Unitate didaktiko hau «elkarlan naturalaren fruitua» dela adierazi du Asier Amondo Korrika arduradunak, ia hogei urte baitira Korrikari buruzko lehen unitatea aurkeztu zutenetik. Ikastolen Elkarteko kideek sortu dituzte unitateak, baina hezkuntza-zentro guztietan lantzeko modukoak dira.