2020ko Ibilaldia Elorrion

21/05/2019

Maiatzaren 19an Lekeition ospatutako Ibilaldian datorren urterako lekukoa hartu zuen Txintxirri Elorrioko Ikastolak.

2020ko Ibilaldia martxan dago, bai!

Eider Barrena Salgado Lehendakariak eta David Cobos Sarraoa zuzendariak, Ibilaldiko hasierako ekitaldian datorren ikasturteko Ibilaldia antolatzeko agindua jaso zuten. Ibilaldietako ikurra grabatuta daukan egurrezko lekukoa hartu zuten ikastolako ordezkariek, Azkue Ikastolako ordezkarien eta Ibilaldia Elkarteko presidentearen eskutik.

    Ekitaldian adierazitako moduan, “erronka handia da Ibilaldia antolatzea eta lan handia eskatzen du. Gurean, baina, ikastola txikia izanik, hamaika erronkari aurre egiten ohituta gaude eta oraingoan ere gogoz eta pozik ekingo diogu Ibilaldia prestatzeko lanari, irribarre bat ahoan eta, betiko moduan, guztion artean auzolanean”

    Ondo etorri 2020ko Ibilaldia!

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.