Zorionak neskak!

2019/06/10

Ekainaren 7an izan zen Ibaizabal ikastolako 2. batxilergoko ikasleen agur ekitaldia.

1999an Elorrion ospatu zen Ibilaldiaren helburu nagusitariko bat, bigarren hezkuntzari jarraipena emango zion eskaintzadun ikastola sortzea izan zen. Bai, horrela sortu zen Ibaizabal ikastola.

Ibaizabal ikastolako bazkideak ikastola hauek gara: Elorrioko Txintxirri Ikastola, Andra Mari ikastola, Kurutziaga ikastola, Azkue ikastola eta Zubi Zahar ikastola.

Egun, batxilergoa eta lanbide heziketa eskaintzen ditu Ibaizabalek eta bide natural honeri jarraituz, Txintxirri ikastolako ikasleak urtero urtero bertan egiten dituzte bere ikasketak

2018-2019 ikasturtea bukatu da batxilergoan eta ekainaren 7an agur ekitaldia egin zuten. Bertan izan ziren Kattalin, Amara, Itxaso eta Lide. Zorionak neskak eta zorte on ibilbide berrian!