Lehen promozioetako ikasleen bisita!

15/09/2019

1960. hamarkadan ikastolako lehenengo belaunaldia osotu zuten ikasleak bisitan izan genituen uda hasieran.

50. urte igaro ostean bizirik mantentze dute beraietako askoren arteko harremana eta bazkaria egiten dute urtero. Aurtengoan elkarretaratzea aprobetxatu zuten ikastolara bisitan etortzeko, aspaldiko oroitzapenak berpiztu eta ordutik hona ikastolan egindako aldaketak ezagutzeko. Berritasunen artean HHko lehenengo zikloko umeentzako eraikitzen ari garen hareatokia ikusi zuten, oraindik harearik gabe. Beraietako batek, IƱigo Zubiak, eraikuntza arloan lan egiten duela eta, berriki harea kamioikada ekarri digu lanak amaitzeko. Eskerrik asko, beraz, bisitagatik eta laguntzagatik!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.