Azken berriak

Mugikortasun astea

Posted at 2019-09-30 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment

Ikasleak udaletxeko teknikariekin Eskola Bidearen ondorioak aztertzen. Arduraz hazi eta hezi!

Ostiralean, irailak 27, ikastolako DBH1eko ikasle batzuk Elorrioko beste ikastetxeetako kideekin batera udaletxera joan ziren Ingurumen teknikariarekin biltzera, mugikortasunaren astea dela eta ekintza baten parte hartzera.

Bertan udaletxetik eskatuta Eskola Bidearen azterketaren ondorioak azaldu zituzten ikasleek. Udaletxearen helburua ikastolatik etxeetara gehien erabiltzen den bidean aurki daitezkeen puntu ilunak identifikatzea da. Modu honetan, gure laguntzaz zein bakarrik, ikasleak Ikastolara oinez segurtasun osoz etorriko lirateke; gainera, ekimen honek taldean etortzeko bilguneak sortzea ere badu helburu

Facebooktwitterpinterestlinkedinby feather

Comments are closed.