Erdi Aroa elkarrekin

2019/11/24

DBH2ko ikasleek Gizarten ikasitakoa antzezlan bidez LH2koei erakutsi die.

DBH 2ko ikasleek LH 2ko ikasleei Erdi Aroko bizipenei buruzko antzezpen txiki bat egin diete aurre-ezagutzetan laguntzeko, txikienak orain hasiko baitira buru belarri Erdi Aroaren gaiarekin.

DBH2ko ikasleek Gizarte Zientziak irakasgaian ikasitakoa, EKI proiektuak adierazten duen bezalaxe, transferitu dute egoera erreal batera.

Zer? Antzerki bat. Norentzat? Ikastolako LH2ko ikasleentzat. Zertarako?Erdi Aroko aurre-ezagutzetan laguntzeko.

Konpetentzietan murgilduz, sakonduz, ikasleen garapen mailan eragiten!