Azken berriak

Ikasleak rapeatzen

Posted at 2019-12-14 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment

Rap ikastaroa egin dute DBH2ko ikasleek, 60ko hamarkadaren bukaeran garatutako musika estiloa.

DBH 2ko ikasleek Rap ikastaroa egiteko aukera izan dute. Gehienok ezagutzen ez dugun generoa da, arrotza egiten zaigu eta aurreiritziak ere izan dituzte ikasleek ekintza horren aurrean. Halere, iritziz aldatu dute egun bitan burutu dituzten saioen ostean.

Lehen saioan ezaugarriak ezagutarazi zizkieten irakasleek, eta salatu, jakinarazi… nahi zuten egoera adierazi zuten paperean. Beatbox onenen adibideak ere erakutsi zizkieten, eta harrituta geratu ziren pertsonek ahotsa, kordak eta erritmoa erabiliz zer egin dezaketen ikustean.

Bigarren saioan, berriz, beraien hitzei forma eman eta grabaketari ekiteko aukera izan zuten. Zein ondo pasatu zuten euren hitzei musika eta erritmoa jarriz.

Facebooktwitterpinterestlinkedinby feather

Comments are closed.