Azken berriak

Emakume zientzialariak ikastolan

Posted at 2020-02-19 » By : » Categories : Azken berriak » 0 Comment

#11F, emakume zientzialarien nazioarteko eguna

Emakumeek eta neskek zientzian berdintasunezko parte-hartzea izateko xedearekin, otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen Nazio Batuen Batzar Nagusiak.  [Hona hemen dokumentua  A/RES/70/212 ]. 

Honen harira ikastolak, otsailaren 11tik 14ra ekimen desberdinak antolatu ditu, ikas-maila desberdinetan. Marrazkiak, logoak, zientzialarien biografiak, zientzia egutegia, emakumen zientzialarien breakout-a(pisten bidez giltzarrapoak dituen kutxa bat zabaltzeko jokoa), …

Ekimenen helburua zientzian diharduten emakumeen lana ikusaraztea, jarduera zientifiko-teknikoak gizonezkoen kontua direlako ustea apurtzea eta neskek eta nerabeek zientziako ikasketak hauta ditzaten sustatzea izan dira.

Ikasle talde batek egindako ikerketa duzue hemen, zenbat ezagutzen dituzue?

Zientzia: urruneko jende arraroek baino ulertu eta hitz egiten ez duen hizkuntza hori, txokoren batean, laborategi ezkuturen batean… isilpean, jende normalarengandik aparte. Horrela ote?
Eta zientzialarien artean, han nonbait ezkutatuta nor diren ez dakigun emakumeren bat edo beste, desagertzeko arriskuan dagoen espeziea. Norbaiten izenpean lanean, edo eskilararen azken mailan. 

Besteen lan eta identiteak doitu beharrean, biderkatu eta zabalduz, orain arteko orbita eta inertziatatik irten eta unibertso paralelo bat diseinatu dezagun! 

Agian, ikuspegia eta argia emateko modua aldatu beharrean gaude. Erreferentzia puntua birkalkulatu, eta orain arte idatzitako historian erlatibitatearen legea aplikatuz.

Atzo, gaur eta betiemakumeak zientzialari.
Eraikiz, eraldatu;eraldatuz, eraiki.
Parekidetasunean hezi, 
Berdintasunean bizi. 

Facebooktwitterpinterestlinkedinby feather

Comments are closed.