Esaera zaharren lehiaketa

2020/04/5

Ekimen interesgarri, dibertigarri, tentagarri eta kultural batekin gatozkizue.

Durangaldeko Berbalagunek lehiaketa berri bat jarri du martxan: ESAERA ZAHARREN ARGAZKI LEHIAKETA. Bertan esaera zahar bat hartu eta argazki bidez irudikatzea da helburua.

Ez dakizkizuela esaera zaharrak? Lasai, hemen sorta bat: https://labur.eus/wvQGc.

Esaera zaharrak gaurkotu ditzakezue, egunotan bizi dugun egoera berrira.

Apirilaren 20ra arte har dezakezue parte. Gero, sari ederra izango da irabazlearentzat.

Argazkiak bi helbide hauetara bidali mesedez:

BERBALAGUN: durangaldea@aek.eus

IKASTOLA: ikt@elorriokoikastola.eus  edo

                    -facebook bidez mezu pribatu bat idatziz

Argibide gehiago hemen

ANIMA ZAITEZTE ETA ERABILI ZUEN IRUDIMENA!!!!!