Zalantzaz beteriko ikasturte hasiera

2020/07/28

Datorren ikasturtera begira hainbat aldaketa egin beharko ditugu ikastolaren egunerokoan Covid19ari aurre egiteko. EAEko Hezkuntza Sailetik luzatuta jarraibideak hartu ditugu bide-orritzat. Irakurri arretaz, mesedez, guztioi dagokigun informazio garrantzitsua baita.

Irailaren 9an hasiko den ikasturteko egutegia, jadanik,  Alexiako galerian dituzue honezkero ikusgai.

Bestalde, aurrekoan azaldu genizuen moduan, irailetik aurrera egon daitezkeen egoera edo aukera ezberdinak prestatzen ari gara ikasturtearen garapenerako. Egoera bakoitzeko zehaztasunak ikusteko aukera duzue etapaka: HH, LH eta DBH.

Gogoan izan hauek une hauetako aurreikuspenak direla, baina egoera etengabe aldatzen ari dela. Horrela ba, baliteke datozen bi hilabeteotan gure kontingentzia plana egoera berrietara egokitu behar izatea. Horrela balitz, ikasturtea hasi orduko zehaztasun berriak jakinaraziko genizkizueke.

Ikastolak pandemia garaian (Ikastola aldizkaria, 238 zenbakia)

Zalantzaz beteriko ikasturtea (ikastola aldizkaria, 239 zenbakia)