EKT 20-21

2020/09/20

EKT-REN OHARRA

Bizitzen ari garen egoera dela eta, Bizkaiko Foru Aldundiak egungo egoera hobetu eta ohi bezala aritzeko aukera izan arte, “Eskola Kiroleko” jarduerak ez hasteko erabakia hartu du. Nolanahi ere, izena emateko prozesua mantentzea erabaki du nahiz eta ezin duten ekintzak aurrera eramango direla ziurtatu. Guzti honek, EKT osatzen dugun eragileen artean kezka eta zalantza handiak sortu ditu eta hausnarketa baten ondoren, 20-21 ikasturtean,  orain arteko gure funtzionamendua berrantolatzera derrigortu gaitu. Aurten, “Eskola Kirolean” parte hartu nahi duten umeen gurasoak izango dira bere seme-alaben inskripzioa aurrera eraman beharko dituztenak.

Mezu honen bidez inskripzioa aurrera eramateko jarraibideak eskainiko dizkizuegu. Dena den, jarraibideak ulertzeko arazoren bat izanez gero gurekin harremanetan jar zaitezkete ektsport@hotmail.com helbidera idatziz. Hona hemen jarraibideok:

  1. Honako esteka honetan klikatu eta “Eskola Kirola” web-orrian sartuko zara. Hemen, eduki ditzakezuen zalantzak argitzeko telefono zenbakiak dituzue.
  2. Bertan, “Eskola kirola Programazioa / Irakaskuntza Jarduerak / Hastapena” klikatu eta 20-21 ikasturteko jardueren informazioa (datak, adinak…) duen gida zabalduko da. Ikusi beheko argazkia:
  3. Jarduera aukeratu eta inskripzioa egin. KONTUZ: Epeekin oso justu gabiltza eta zenbait epe ireki dira jada.
  4. Inskripzioa egiteko jarraibideak honako esteka honetan agertzen dira.

Bukatzeko, gogoratu nahi dizuegu funtzionatzeko modu berri hau bizitzen ari garen egoerak bultzaturik hartu behar izan dugula eta gure asmoa 21-22 ikasturtean gure betiko funtzionamendura itzultzea dela.

ELORRIO KIROL TALDEA (EKT)