Ikasturte berria martxan

10/09/2020

Irailaren 9an ikasturteari ekin genion Ikastolan. Urduritasuna, irrika, poza… era guztietako emozio eta sentipenak elkartu ziren. Antolatutako jarraibideak era egokian jarraitu zituzten ume guztiek eta, eguneko giroa berba bakar batekin definitu behar izanez gero, hauxe izango zen: alaitasuna. Hainbeste hilabete eta gero umeen oihu, barre eta algarek ikastolako txoko guztiak bete zituzten berriro ere. Hemen ikus ditzakezue  eguneko argazki batzuk.

Egoera aldatzen joango da, izango ditugu zalantzak eta moldatzen joango gara guztiok apurka-apurka, zalantza barik. Edonola ere, berriro gogorarazten dizuegu guztion artean ahaleginak egin behar ditugula osasuna zaintzeko. Horrela ba, familien aldetik bereziki zaindu behar da sintomarik (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna…) daukan umerik ikastolara ez ekartzea eta, sarrera-irteeratan, taldeetan berriketan egon barik, pilaketak saihestea. Era berean, ikastolara ez sartzeko ahalegina egin behar da eta, ezinbestekoa denean, albait arinen irtetea komeni da.

Beheko bideoa prestatu dugu Ikastolan jarraitu beharreko oinarrizko arauak gogorarazteko.

Bestalde, ikasturtearen nondik norako nagusiak azaltzeko ikasturte hasierako batzarren data eta orduak jakinarazi genizkizuen aurrekoan. Gela hauetan egingo dira:

DBHko Anboto gelan (kapillako atetik sartuta): HH-3, LH-5, LH-6, DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4.

LH-4 gelan (burdinezko atetik sartuta): HH 0-1-2, HH-4, HH-5, LH-1, LH-3 eta LH-4.

Gogoratu familia bakoitzetik kide bakarra etortzea, elkarren arteko distantzia egokia mantentzea errazago izan dadin.

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.