Egoera aldatzen joango da, izango ditugu zalantzak eta moldatzen joango gara guztiok apurka-apurka, zalantza barik. Edonola ere, berriro gogorarazten dizuegu guztion artean ahaleginak egin behar ditugula osasuna zaintzeko. Horrela ba, familien aldetik bereziki zaindu behar da sintomarik (sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna…) daukan umerik ikastolara ez ekartzea eta, sarrera-irteeratan, taldeetan berriketan egon barik, pilaketak saihestea. Era berean, ikastolara ez sartzeko ahalegina egin behar da eta, ezinbestekoa denean, albait arinen irtetea komeni da.
Beheko bideoa prestatu dugu Ikastolan jarraitu beharreko oinarrizko arauak gogorarazteko.
Bestalde, ikasturtearen nondik norako nagusiak azaltzeko ikasturte hasierako batzarren data eta orduak jakinarazi genizkizuen aurrekoan. Gela hauetan egingo dira:
DBHko Anboto gelan (kapillako atetik sartuta): HH-3, LH-5, LH-6, DBH-1, DBH-2, DBH-3 eta DBH-4.
LH-4 gelan (burdinezko atetik sartuta): HH 0-1-2, HH-4, HH-5, LH-1, LH-3 eta LH-4.
Gogoratu familia bakoitzetik kide bakarra etortzea, elkarren arteko distantzia egokia mantentzea errazago izan dadin.