Ibilaldia astea

2020/10/10

Ibilaldia astea, urriaren 14tik 18ra. Animatu zaitezte eta azken bultzada eman Ibilaldiari!

Dakizuenez, aurten ezin izan dugu Ibilaldirik egin COVID-19 gaitzaren ondorioz. Maiatzeko jaialdia Urriaren 18ra atzeratu genuen baina, egungo egoera ikusita, oraingoan ere bertan behera utzi behar izan dugu. Hala ere, datorren asterako hainbat ekitaldi antolatu ditugu, ikusle kopuru mugatuekin, jarlekuak banatuta eta beharrezko bestelako segurtasun neurriak beteaz.

Izen-ematea www.ibilaldia.eus web gunean egin behar da. Espero zaituztegu!