Tokian tokiko merkataritza

28/11/2020

Amazonen kanpaina berria dela eta: Elorrioko Txintxirri Ikastolak ez du kanpainarekin bat egiten.

Berriki jakin izan dugu Amazonek kanpaina berri bat abiatu duela “Un click por tu cole” izenburupean. Kanpaina honen bitartez, Amazonen egiten den erosketa bakoitzagatik ordaindutako diruaren zati bat norberak aukeratutako ikastetxeari bideratzen zaio. Estatu osoko milaka ikastetxe agertzen da beraien zerrenda horretan, gure Ikastola barne.

Honen bitartez argi utzi nahi dugu Elorrioko Txintxirri Ikastolak ez duela kanpaina horrekin bat egiten eta ez diogula inongo baimenik eman Amazoni gure izena helburu komertzialekin erabiltzeko. Are, adierazi nahi dugu ez dugula bat egiten Amazon moduko plataforma erraldoiak ordezkatzen duen ekonomia ereduarekin eta hurbileko hornitzaile txikiak lehenesten ditugula Ikastolarako erosketak egiteko orduan.

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.