Gabonetako zozketa: EME

2020/12/3

Orain dela hainbat urtetik hona Elorrioko Txintxirri Ikastolak eta EMEk (Elorrioko Merkatarien Elkartea) gabonetako zozketa antolatzen dugu elkarlanean. Zozketa horretan 1.000€, 500€ eta 200€ko sari bana zozketatzen ditugu, herriko komertzioan erosketak egiteko.

Zozketa abenduaren 21ean egingo dugu, EMEko lehendakariaren aurrean. Saldu gabeko zenbakiak ez dira zozketan sartuko. Horrela, bai ala bai saridunak egongo direla bermatuko dugu. Gainera, hiru zenbakien ordezkoak ere aterako ditugu, saridunen bat agertu ezean haren ordezkoak jaso dezan saria. Helburua, beraz, hiru sariak banatzea da, diru hori herriko denda eta tabernetan geratu dadin.

Aurten, gainera, COVID-19aren eraginez herriko denda eta tabernek pairatzen duten egoera bereziki larria ikusirik, saltzen dituzten tiketen salneurriaren erdia beraientzako izango da.

Gure herria bizirik mantentzeko guztiok daukagu zeregina. Bertan bizi, bertan ikasi, bertan lan egin eta bertan kontsumitzen, guztiok irabazle!