Abenduaren 17an egin zen Elorrioko Txintxirri Ikastolako Asanblada orokorra. Oraingo honetan, eta egoera berezi honen aurrean, Asanblada Arriola Antzokian egin zen. Beste hainbat erabakiren artean (kontuen onarpena, aurrekontuen aurkezpena eta onarpena, Hezkuntza Proiektuaren memoria) gure kooperatibako Artezkaritza Kontseilua berriztatu genuen. Hauek ziren orain arte kontseiluan zeuden gurasoak:
Eider Barrena, Amaia Agirre, Silvia Arroitajauregi, Gorka Erdoiza, Urko Álvarez eta Cesar Gallastegi

Zerrendako lehenengo lauek hainbat urte egin dituzte zeregin honetan (eskerrik asko guztioi egindako lanagatik!) eta ondorengoak sartu dira beraien ordez (ongi etorri lauoi!):
Nora Aizpitarte, Juanfer Ayesta, Andrea Aginagalde eta Arrate Ortiz de Zarate

Horrela banatu dira ardurak:

  • Presidentea: Nora Aizpitarte
  • Presidenteordea: Juanfer Ayesta
  • Idazkaria: Andrea Aginagalde
  • Gela arduradunen koordinatzailea: Arrate Ortiz de Zarate
  • Mantenu lanen koordinatzailea: Urko Álvarez
  • Estatutuen lege-berrikuspena: Cesar Gallastegi

Zereginik eta erronkarik ez da faltako Ikastolan datozen urteotan. Esate baterako, batzar nagusian erabaki genuen Haur Hezkuntzako eraikin berrirako lanak aurtengo udan hasiko direla.

2021ari tinko ekingo diogu, arduraz hezten eta ikastola sendotzen!