Urtero egiten dugun moduan, 2021 honetan ere Sahararen aldeko karabanarako elikagai bilketa egingo dugu Ikastolan, Lajwad elkartea eta Elorrioko Udalaren eskutik.
Urtarrilaren 11tik 22ra bitartean Ikastolako sarrera guztietan kutxak egongo dira, bertan utz ditzazuen etxetik ekarritako elikagaiak, inoiz baino premiazkoagoak direnak Saharako herriak pairatzen dituen une latz hauetan.