EUSKARAREN ALDEKO GINKANAN IRAKASLE TALDEARI LAGUNTZA

Ikastolaren izenean, irakasle talde batek euskararen aldeko lehiaketa baten izena eman du.

Hilabete batez, astero, proba bat egin beharko dute. Aste honetako ariketak hau eskatzen du: Tximeleta, igela eta kilkerra hitzak esateko modu desberdinak jaso behar dituzte.

Zenbat eta aldaera edo esateko modu desberdin gehiago izan hobe denez, familiei laguntza eskatzea pentsatu dugu. Parte hartu nahi izanez gero bete honako galdetegi labur hau, igandea baino lehen, mesedez. INPRIMAKIA

Mila esker!
Hel Horri! Txintxirri! Taldea