Heriotza zaintzearen garrantzia

2021/02/10

Gure haurtzaindegia naturaz inguratuta daukagu eta gaurkoan, inguruko zuhaitzetan bizi den txori bat, gailupa, gure artean txonta edo txonta erreala izenez ezagunagoa dena, gure leihoarekin talka egin eta bertan hil da.
Gure txikiek, txoria ikusi nahi izan dute eta hilda dagoela esan diegunean honen inguruan hitz egiteko aukera aprobetxatu dugu.
Izan ere, heriotza gure bizitzako zati bat besterik ez da, baina hainbat unetan latza eta zaila egiten zaigu honi buruz hitz egitea.
Gaurkoan, abagune hau aprobetxatu eta beraien uste eta arduren inguruan aritu gara.
Galerek sortzen duten hutsune eta negar hori lagundu edo arintzeko tresnak izatea ezinbestekoa da. Eta horretarako, joan diren pertsonek uzten dizkiguten baloreen transmisioan eta bizipenetan arreta jartzea derrigorrezkoa da.
Arduraz hezi, nortasunez hazi!