Jolas kooperatiboak

2021/03/25

Aste osoan zehar jolas kooperatiboak egiten ibili gara LHko etapan. Lankidetza eta kooperazioaren garrantzia goraipatzea izan da helburua eta gurean sendoak diren bi alderdi hauek jolasen bitartez lantzeko aukera izan dugu.

Mota honetako jolasek ezaugarri hauek dituzte:

  1. Parte-hartzea: jolas hauetan taldeko guztiek parte hartzen dute, ez da inoiz inor kanporatzen eta ez du inork irabazi edo galtzen. Xedea taldeko helburuak lortzea da, eta horretarako, taldekide bakoitzak beharrezkoa den eginkizuna du jolasaren barruan.
  2. Komunikazioa: jolas guztiek talde barruko komunikazio prozesuak egituratzen dituzte.
  3. Kooperazioa: jolas gehienek harreman dinamika estimulatzen dute. Horrek taldeko helburua lortzeko elkarri laguntza ematea dakar.
  4.  Sormena: errealitatea balitz bezala jolasten da, hots, katuak, xaguak, piratak … bagina bezala, eta elementu berriak sortzeko estimuluak ere konbinatzen dira.
  5. Dibertsioa, ondo pasatzea: jolas hauen bidez haurrek taldekideekin positiboki eta era eraikitzailean arituz ondo pasa dezaten ahalegintzen gara.

Eta… ze ondo pasatu dugun! #ardurazhezinoratsunezhazi #txintxirri