2021 udalekuak ikastolan

2021/04/29

Honezkero prest daukagu uda honetarako aisialdi eskaintza. Ekainak 21etik uztailaren 9ra bitartean 9:30-13:30 ordutegi barruan hiru udaleku egongo dira Ikastolan:

  • Udaleku irekia – Eman hegoak (HH3-LH1)

  • Enjoy english – summer camp (LH1-LH6)

  • Zintzilik – emozioen laborategia (LH3-DBH4) 

Guztietan, aukeran, zaintza zerbitzua egongo da 8:30-9:30 eta 13:30-14:30 bitartean. Izena emateko epea maiatzaren 23an amaituko da. 

EMAN HEGOAK – UDALEKU IREKIA (HH3-LH1)

Udaleku honen helburua da dinamika eta jardueren bidez haurrengan gozamena eta plazerra sortzea, aldi berean umeen arteko harremanak eta elkarlana sustatuz. Ondoko gaiak landuko ditugu:

  • Lauburua, naturaren lau elementuak (ura, lurra, sua eta haizea).
  • Maite ditut maite gure bazterrak.
  • Gorputza, mugimendua, osasuna.
  • Harremanak eta emozioak.
  • Txapela buruan eta jolastu munduan.

Izena emateko, sakatu hemen.

ENJOY ENGLISH – SUMMER CAMP (LH1-LH6)

Astean proiektu bat landuz, haurrek taldean eta era ludiko baten, ingelesez jolastuko dute. Ikastolen Elkarteak udaleku honetarako beren-beregi sortutako ikasmateriala erabiliko da.

Izena emateko, sakatu hemen.

ZINTZILIK – EMOZIOEN LABORATEGIA (LH3-DBH4)

Oreka, kirola, natura eta talde-lana jarduera ezberdinetan bat eginik, sakoneko barne emozioak askatzeko: superbibentzia, tirolina, trepa sarea, soka askea, ohe elastikoa, oreka jolasak, soken trebakuntza, eskalada, kutxak, patinaje tailerra eta ginkana.


Izena emateko, sakatu hemen.