Gurasoen bizipenetik ikasten gelan

2021/04/25

Gure hezkuntza-eredua, pedagogia aktiboa, gaitasunetan eta bizipenetan oinarrituta dago, ikasleak testuinguru errealetan etengabe jarriz. Horretarako, guraso eta irakasleen elkarlana eta harremana ezinbestekoa da. Ikasturtero gurasoen partehartzea indartzea saiatzen gara. Hain zuzen ere, marko pedagogiko honen ekarpenetako bat da gurasoen parte-hartzea proiektuetan txertatzea. Ikaslea seguru sentitu dadin, irakasleak eta familiak elkarlanean aritzea eta gurasoak gelako egunerokoan sartzea da arrakastarako gakoetako bat.

Inportantea da komunitatearekin lotura egitea, bai familiarekin bai gizartearekin; inportantea da espazioak eta denborak kontuan izatea; inportantea da gelan giro atsegina sortzea.

Ikasleek ikaragarri ikasten dute gurasoengandik, eta gurasoei ikaragarri gustatzen zaie erreferente izatea. Oso une politak sortzen dira.

Gurasoek beraien lanbideekin lotutako bizipenak azaltzen dizkiete ikasleei ostiraletan. Arrantza, laguntza txakurrak, bonberoak, erleak, musika, bioteknologia….Lanbide eta esperientzia anitzak gertutik ezagutzeko aukera bikaina!

Bizipenetatik ikasten: eskerrik asko partehartzaile guztiei ostiraletan ikasteko aukera paregabea emate arren!