Zenbat buru, hainbat liburu

2021/04/17

Apirila izaera literarioa duen hilabetea da. Izan ere, apirilak 2 Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura eguna da  eta apirilak 23 Nazioarteko Liburu eguna da.  Aurten, urtero bezala, hainbat ekintza egiten gabiltza irakurzaletasuna bultzatzeko.

Aurtengo Juul kanpaina sorpresaz betea dator! Juul kanpainako abestiaz itxartzen  gara ikastolan. Goizetan LH5-6koek mikro-ipuinak kontatu dituzte megafoniatik. Zein ederra den ipuinak kontatzea eta entzutea!

ENTZUN IPUINAK HEMEN

Bidaiatzeko gogoz gauden garai hauetan liburuak dira gure hegazkin, tren eta garraiobide garrantzitsuak.  Ikasleei irakurketa plazer iturri gerta dakien nahi dugunez ekintza ugari egiten ditugu. Irakurtzeak aske egiten gaitu, mundua ikusteko leiho zabal eta anitza dago gure eskura. Hau guztia gure ikasleekin bizi dugu, esperientzien amaraun bat sortuz.

Atsedenaldian Txintxirri bidaia agentzia zabaldu da. Egunero, bidaia mota desberdinak egin dituzte irakasleen eskutik: munduko jateko eta errezetak egin, asmakizunetan trebatu, beldurra pasatu, maitasunezko istorioak entzun, zientifiko bihurtu… Hau da hau bidaiatzea!

Zertarako irakurri? disfrutatzeko, harremanak sendotzeko, esperientziak trukatzeko, gozatzeko, besteei irakurtzeko, sentitzeko, ingurukoak ulertzeko, eta hain ingurukoak ez diren errealitate eta istorioak ezagutzeko…

Zer da literatura? Hona hemen DBHko ikasleek egindakoa…