Ikastolaren praktika onak eredu

2021/05/22

📢Ikastolen Elkarteak antolatutako #PiztuJakinmina topaketetan ikastolak bere praktika arrakastatsuak partekatu ditu.

Euskal Hezkuntza Sistemak bere baitan jaso behar dituen oinarrien BIHAR endekalogoa aurkeztu genuen ikastolok iragan otsailaren 25ean, eta 11 oinarri ezarri genituen nahi dugun hezkuntza sistemarako. 11 oinarri horien gainean, egiten dugunaren inguruan gogoeta egin eta biharkoari begira oinarri bakoitzaren inguruko ekarpenak jaso nahi dira topaketetan. Biharkoari begira jakinmina piztu nahi da.

Maiatzaren 17an, Larraitz eta Eider, DBHko irakasleek, “Zer esana dugu, entzun gaitzazu” egoera aurkeztu zuten. Diziplinarteko egoeraren nondik norakoak eta batez ere ikasleen bizipenak partekatu zituzten hainbat ikastolen aurrean. Euskal Curriculumaren oinarri den euskal kultura zientifikoa izan zuten hizpide. (https://twitter.com/Txintxi…/status/1394391250862841858…)

Maiatzaren 18an, aldiz, Lehen Hezkuntzakoak, Itsasok eta Koldok,  “Arte galeria eta Azoka solidarioa” ekimena aurkeztu zuten. Gure gizartean ekintzailetasuna eta parte aktibo izatearen garrantzia azpimarratu zuten, eta proiektuak horiek denak indartzen ditu.

👏👏Aupa Txintxirri!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.