Koloretako atzazkalak

2021/05/18

LGTBIQ+ ikusgarritasunaren eguna 

Maiatzaren 17an, LGTBIQ+ kolektiboaren ikusgarritasunaren egun honetan, zabal ditzagun begiradak. “Besteek ikusi dezaten nor naizen”.

Ikastolan,  ikasle guztiekin landu dugu begirada hau: koloretako azkazalekin murru grisak arrakaltzeko, familia eredu, izate eta gustu anitzen bidez “norma”tik atera eta molde berriak “normal”-izatzeko. Zera oihukatu dugu:

“Eskuari esku,

hel zaidazu estu,

bideak,nireak, libreak,

mugarik ez du.

Haizearen pare,

askatasun sare,

begiradetan islatu nahi zen,

zein ederra naizen.

Bete dezagun ikastola ortzadar koloretsuz!