Ikasturte hasierarako berriak

2021/07/31

DATORREN IKASTURTEAREN HASIERAZ: Segurtasun neurri berak eta jardun jarraia

Ikasturtea osasun eta higiene neurri berdinekin hasiko dugu. Hau da, ikasturte honetan izan ditugun neurriak mantenduko dira ia bere osotasunean. Hezkuntza Sailetik jasotako protokoloak aldaketa gutxi aurreikusten ditu datorren ikasturterako.

Bestetik, DBHn ordutegi jarraia izateko eskaerari Hezkuntza Sailak baiezkoa eman dio ikastolari. Edonola ere, neurria pandemiaren egoeraren araberakoa izango da, izan ere, Hezkuntza Sailak goiz eta arratsaldeko jarduna lehenesten jarraitzen du.

Gauzak horrela, irailetik aurrera DBHko jarduna jarraia izango da  eta, ondorioz, jantokiko ordutegia eta jarduna ikasturte honetako bera izango dela jakinarazten dizuegu.

Azkenik, 21-22 ikasturteko egutegia jadanik ohiko bideetatik partekatu dizuegula jakinarazi nahi dizuegu (hemen)

Adeitasunez.

Txintxirri Elorrioko Ikastolako Zuzendaritza

 

irudia: https://www.freepik.es/fotos/calendario