Ongi etorri, 21-22 ikasturtea!

3/09/2021

Ikasturte-hasiera iritsi da. Egunak daramatzagu gure ikasleek merezi duten harrera prestatzen eta apurka-apurka gure ikastolako zirrikitu guztiak betetzen ari dira.

2021-2022 ikasturtea erronka askorekin datorkigu eta horiei modu egokian erantzuteko, beti bezala, familiok eta ikastolak eskutik joan beharko dugu. Helburu nagusia denon osasuna zaintzen jarraitzea izango dugu, eta nola egingo dugun laster jasoko duzue.

Ikastolako txikienak izan dira lehenengoak ikastolara etortzen eta Ferixa Nausiko egunak gozatzeko tartea izan ondoren, bigarren hezkuntzakoen txanda izango da. Taldeak ezagutzeko eta funtzionatzeko arauetan lehen kokapena egingo dugu aurkezpen egunean. Azkenik, HH2.zikloa eta LHko ikasleak ilusioz beterik, ziur, beteko dituzte gelak.

Ikasturte on opa dizuegu!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.