Musukoaren erabilera

17/10/2021

Dakizuenez, une honetan ez da derrigorrezkoa kalean musukorik erabiltzerik pertsonen arteko distantzia nahikoa mantentzen den bitartean. Barrualdean gauzatzen diren egoera eta jardueretarako ere baldintzak malgutzen joan dira azkenaldian. Ikastetxeetan, baina, umeak oraindik musukoa erabiltzera derrigortuta daude, baita jolastokian ere.

Hezkuntza arloko hainbat eragilek neurri honekiko desadostasuna adierazi dute azkenaldian eta, berriki, Ikastolen Elkarteak ere bat egin du ikuspegi honekin, hemen ikus dezakezuen moduan, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatuaz jolastokietan musukoaren erabilera ez dadila derrigorrezkoa izan.

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.