Tratu onen argazkiak

2021/11/14

Laster azaroaren 25a izango da eta tamalez oraindik ere lanean jarraitu behar dugu emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan. Hau dela eta, ekintza desberdinak prestatu ditugu astean zehar ikasleekin lantzeko.

Honen harira, indarkeriaren aurrean tratu onak mahai gainean jarri nahi ditugu eta horretarako zuen parte hartzea ezinbestekoa da. Etxean, kalean, familian … bizitako tratu onen argazkiak emailez guri bidaltzea eskertuko genizueke (maitasun, lankidetza, begirune eta errespetua adierazten duten argazkiak).

Bidalitako argazkiekin, lanketa egiteaz gain, erakusketa egingo dugu eta hau ikusteko aukera izango duzue azaroaren 25ean arratsaldeko 16:30etatik aurrera.

Argazkiak email honetara bidali: ekintzak@elorriokoikastola.eus

Argazkiak bidaltzeko azken eguna: azaroak 19. Bidalitako argazkiak, pertsonalak izanda, egun horretarako bakarrik erabiliko ditugu.

Eskerrik asko zuen parte hartzeagatik,

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.