Ikastola jasangarria izateko lanean ari gara. Gure lehentasunak ikastola, herri eta mundu jasangarri eta osasungarria izatea dira. Hori dela eta, azaroaren 4ean Agenda 2030 eguna ospatu genuen.
Astean zehar, hainbat ekintza burutu genituen. Oraingo honetan hirien eta herrien antolaketa izan zen aztergai. Nolako herria irudikatzen dugu? Galdera gidari honi jarraituz basoak, ura, bioaniztasuna eta karbono aztarnaz hausnartu dugu.
Erantzukizun kolektiboa eta indibiduala ezinbestekoa da etorkizunari aurre egiteko. Ekonomia zirkularra, berziklapena…konpromisoei eusteko prest!
Gogoratu, tapoien bilketarekin jarraitzen dugula. Ikastola sarreran ontzia dago. Helburua, ume bateri exoeskeletoa lortzen laguntzea da.
#OrlegiaPiztu!