Ohiko Batzar Nagusia

1/02/2022

Gure Kooperatibako Estatutu Sozialen 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak ELORRIOKO TXINTXIRRI IKASTOLA, Koop. Elkartearen Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du, Kontseilu honek 2022ko urtarrilaren 13an egindako bileran erabaki hau hartu ondoren. Batzarra 2022ko otsailaren 17an egingo da, 18:00etan lehen deialdian eta, hala balegokio, 18.30ean bigarren deialdian, Arriola aretoan.

GAI ZERRENDA:

  1. Aurreko batzarreko aktaren onespen ziurtagiriaren irakurketa. (5’)
  2. Bi bazkideren hautaketa Batzar Nagusi honen akta sinatzeko (5’)
  3. 2020-2021 ikasturteko memoria, balantzea eta emaitza kontuen azterketa eta onespena (15’)
  4. 2021-2022 ikasturteko Kudeaketa Plana eta aurrekontuaren azalpena eta onarpena (15’) 
  5. Estatutu berrien aurkezpena eta onarpena (15’)
  6. Kuotak eguneratzeko proposamenaren aurkezpena eta onarpena (15’)
  7. Eskari-galderak.

Elorrion, 2022ko urtarrilaren 25ean.

Nora Aizpitarte Alonso

Artezkaritza Kontseiluko Lehendakaria

*

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.