Erro harri har!

2022/03/23

Ibilaldiko abestia aurkeztu dute.

Maiatzaren 29an antolatuko dute aurtengo Ibilaldiko edizioa. Gainera, edizio berezia izango da, alde batetik, 40. edizioa izango delako; eta bestetik, aurreko urtekoagaz alderatuta egoera desberdin batean antolatuko delako.

Joan zen barikuan aurtengo abestia eta bideoklipa aurkeztu zituzten. Mihailovic musikariak jarritako doinuei Onintza Enbeita bertsolariak jarri dizkio berbak, eta Iker Villa, La Basu, Afrika eta Yogurinha Borova abeslariek hartu dute parte. Aurten, Abusu ikastola izango da Ibilaldiaren antolatzailea.

Hemen duzue ikusgai 2022ko Ibilaldiaren bideoklipa. Maiatzaren 29a iristeko gogoz gaude!