Protokolo berria

22/04/2022

Astelehenean berriz ere bueltatzen gara ikastolara, berriz ere beteko ditugu zirrikitu guztiak baina oraingo honetan musukorik gabe.

Eusko Jaurlaritzak ikastetxeetarako COVID 19 protokoloa eguneratu berri du. Astelehenetik aurrera bete beharreko irizpide nagusiak honako hauek izango dira:

– Ikastolan ez da musukorik erabili behar; oro har, ikasleek musukorik ez erabiltzea gomendatzen da.

– Pertsona (ikasle do langile) kalteberek musukoa erabiltzea gomendatzen da.

– Eskola garraioan, musukoa erabiltzea nahitaezkoa izango da 6 urtetik gorako pertsona guztientzat.

– Sintomak dituzten ikasleak etxean gelditu beharko dira horiek igaro bitartean.

Bestelako berririk izatekotan, berehala jakinaraziko dizuegu.

Elorrioko Txintxirri Ikastola Koop. E.

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.